XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakarrik eta isilik, gaizkile okerrenentzat gordetako lagunik gabeko gela estuan; bakarrik eta isilik, patioko laukian inguru-minguru paseatzen ari denean ere, katu iheskor gisa, begi hotz eta gogorrak. .

Bere kasa bizi da.

Preso handien banda eta koadrilen berri gutxi daki; hilabete gutxiko lapurtxo eta kontrabandistez ez da ohartzen ere eta beti frontoian ari diren politikoei ere, partidu bereziren batean edo ez bada behintzat, ez die begiratzen.

Patioko laukian bueltaka beti, bakarrik eta isilik, katu harrapatuaren gisa.

, esaten dio baitare bakarrik baina kantari eta irribarretsu zeri egingo dio ordea barre horrek? dagoen ijitu motz eta beltzaranak, igandero igandero, hutsik gabe, emazte lodiaren eta hamaika seme-alaba geldi ezinen bisita hartzen duenak. .

Dendako ate zulotik kalera atera den katu beltzak burua batera eta bestera erne baina patxadaz mugitu, gizon arrotzari begirada labur bat egin eta poliki joan da, nagi, bakarrik, ezker aldeko baratzean barrena.

Mikel ere iheskor ibiltzen zen, bere aldetik beti, gartzelako lehen hilabeteetan barruko kezka erretzailea gertutik zaintzen: gaisotasun guztien sendagarri den denborak ez ziezaiola bihotza baretu, grina sutsuenak ere itzaltzen dituen orduen isuri etengabeak ez zezala bere gorrotoaren sua iraungi.

Horregatik ez du inorekin hitzegin nahi, gorrotoaren landarea itsatsi eta sendotu bitartean ez da inorekin nahastuko.

Ez du ahantzi nahi.

Anaia hil behar du.

Koxme garbitu behar du. Akabatu. Suntsitu.